
2009-06-03 | 17:59:28
Suak erretako Urruzti baserriaren alde festa egingo dute etzi
Zeraingo su-ermandadeak antolatu du Zeraingo eta Zegamako Udalekin elkarlanean eta Amporen babesarekin
Etzi suak erretako Urruzti baserriaren aldeko laguntza-festa egingo dute Zerainen. Festa Zeraingo su-ermandadeak antolatu du Zeraingo eta Zegamako Udalekin elkarlanean eta Ampo kooperatibaren babesarekin.
2008-12-08 | 18:47:05
Arrondo eta Intxausti bolariak eta Santos tokalaria omendu dituzte
Gipuzkoako Bola eta Toka Eguna ospatu dute Zerainen
Zeraingo Patxi Arrondo eta Mutiloako Juan Intxausti bolariak eta Altzako Jose Antonio Santos tokalaria omendu dituzte gaur (astelehena) Gipuzkoako Bola eta Toka Egunaren barruan. Ohikoa den bezala, bola eta toka lehiaketak ere egin dituzte Zeraingo bolalekuan. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioko lehendakari Luis Aizpeolea zeraindarrak esan duenez urtero bolariak eta tokalariak elkartu eta festa egiteko antolatzen dute eguna. «Baina ez hori bakarrik. Festaren barruan kide batzuk omentzen dira urtero. Hainbeste urtean bolatan eta tokan ibili izanagatik jasotzen dute omenaldia xumea». Gipuzkoako Toka eta Bola Eguna urtero Kontzezio egunean egiten dute, herri desberdinetan. Omendutako kideetako bat, Patxi Arrondo, Zeraingoa delako aukeratu dute aurten Zerain eguna ospatzeko. Omenaldien garaian Arrondok, Intxaustik eta Santosek oroigarri bana jaso dute. Liernin (Mutiloa) bazkaldu dute gero Gipuzkoako bolari eta tokalariek, lagun artean.
2008-09-22 | 17:38:31
Jende asko bildu du Zerainen azoka ekologikoak
Aurten protagonismoa sagardoak izan du
Eguraldia lagun zela, jende ugari bildu zuen Zerainen egiten den Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XIV. Azokak eta horrenbestez, pozik dira antolatzaileak. Aurten azokako protagonista sagardoa izan zen eta Zerainen bildutakoek goizean hasita sagarrak idiekin nola garraiatzen zituzten ikusi ahal izan zuten. Sagardo-sagarren eta zenbait tresnen erakusketaz gozatzearekin batera bi sagardo ekologiko desberdin ere dastatu ahal izan zituen jendeak. Barrikagile batek bestalde sagardoa gordetzeko barrikak nola egiten diren erakutsi zien.
2008-06-03 | 18:49:13
Datorren igandean Zerainek XXI. Gipuzkoako Eskola Txikien Festa hartuko du
10:00etatik 18:00etara bitartean ekitaldi desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, jai giroan, bertaratutakoek
Datorren igandean goizeko hamarretatik arratsaldeko seiak bitartean Gipuzkoako Eskola Txikien Festaz gozatzeko aukera izango da Zerainen. Adin desberdinetako jendeari, baina batez ere haurrei zuzendutako egitaraua prestatu dute antolatzaileek.
2008-03-12 | 19:49:04
Aizpitako adieraztegiak burdinaren inguruko bizimodua aztertuko du
Herritarrek ikusi ondoren, gaur inauguratu dute interpretazio zentroa
Joan den larunbatean zeraindarrek Aizpitako proiektuaren emaitza ikusteko aukera izan zuten arren, atzo egin zen interpretazio zentro berriaren aurkezpen ofiziala. Aizpita Adieraztegian Zeraingo historiaren hiru maila adierazten dira: mendi horretako ingurumenaren bilakaera; burdinaren ustiaketa, eraldaketa eta esportazioa eta azkenik, meatzearen ustiakuntzaren eragin ekonomiko eta soziala.
2006-05-04 | 15:51:20
Goierriko lau "eskola txikiek" Zerainen ospatuko dute igandean euren festa
Olaberria, Itsasondo, Gabiria eta Zeraingo eskoletakoak bilduko dira
Egun osoko festa antolatu dute igande honetarako Zerainen. Landa eremuko biztanleko gutxiko herrietako ikastetxeek, "eskola txiki" deituek, eskualde mailako jaialdia egingo dute. Ezaugarri horietako lau ikastetxe daude Goierrin: Olaberrikoa, Zeraingoa, Gabiriakoa eta Itsasondokoa. Elkarrekin pasako dute eguna, herri txikien bizitasuna aldarrikatuko dute, eta eskolek herriaren nortasuna sendotzeko duten eginbeharra.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
Ikuskizuna
Ukelele jaunaren zirkoa euskaraz ikuskizuna
ORDIZIA, Plaza Nagusian, Goen Plazan eta Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-03
Ikus-entzunezkoa
Ikusentzunezko emanaldia
LEGAZPI, Azokan - 2009-07-03
Datua
333 haur
Etorri dira Txernobil ingurutik Euskal Herrira, horietatik 8 Goierrira. Hitza
Txindokiko desafioa
Abaltzisketako plazatik Txindoki gainera korrika igotzeko desafioa hirukoteak irabazi du, Xabier Lasari minutu soil bat aterata. Hitza
Goierri
Peio Gonzalez Foru Ogasuneko Diputatuak jakinarazi duenez, telefono bat jarriko dute iruzur zantzuak sumatzen dituzten herritarren eskura, iruzurtiak sala ditzaten. Zer iruditzen zaizu ekimena? iruzur zantzurik sumatu al duzu zuk? nolakoa?
Jasotako azken mezua:
2009-07-01
Bera hasi dadila ejenploa ematen, bere inguruan izango du zer salatu! ...(+)
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.