
2006-05-04 | 15:51:20
GIZARTEA
Goierriko lau "eskola txikiek" Zerainen ospatuko dute igandean euren festa
Olaberria, Itsasondo, Gabiria eta Zeraingo eskoletakoak bilduko dira
Egun osoko festa antolatu dute igande honetarako Zerainen. Landa eremuko biztanleko gutxiko herrietako ikastetxeek, "eskola txiki" deituek, eskualde mailako jaialdia egingo dute. Ezaugarri horietako lau ikastetxe daude Goierrin: Olaberrikoa, Zeraingoa, Gabiriakoa eta Itsasondokoa. Elkarrekin pasako dute eguna, herri txikien bizitasuna aldarrikatuko dute, eta eskolek herriaren nortasuna sendotzeko duten eginbeharra.
Goizeko 11:30ean hasiko da igandeko ospakizun eguna. Zeraingo museoa, kartzela, diaporama, herri eskola eta haurreskola ikusteko aukera izango da. Plazan astoan ibiltzeko aukera ere izango dute Zerainera joaten direnek, baita tirolina eta eskalada egitekoa ere.
Bazkal ondoren koruaren emanaldia San Blas ermitan eta erromeria hasiko dira. Txokolate-janarekin amaituko da festa, puzgarriak aireratuz.
Partaidetzari dagokionez, Gabiriako Balentzategi herri eskolatik 42 lagunek parte hartuko dute; Olaberritik 38k, eta Itsasondotik 27k, haur, guraso eta irakasleen artean.
Elkarren arteko harremanak estutzeko ere baliatuko dute Goierriko juntadizoa.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.