
2008-06-03 | 18:49:13
GIZARTEA
Datorren igandean Zerainek XXI. Gipuzkoako Eskola Txikien Festa hartuko du
10:00etatik 18:00etara bitartean ekitaldi desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, jai giroan, bertaratutakoek
Datorren igandean goizeko hamarretatik arratsaldeko seiak bitartean Gipuzkoako Eskola Txikien Festaz gozatzeko aukera izango da Zerainen. Adin desberdinetako jendeari, baina batez ere haurrei zuzendutako egitaraua prestatu dute antolatzaileek.
Festa Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean antolatu dute. Aloņa Elortza Zeraingo gurasoak leloarekin bat eginez «Eskola Txikiak herri eta auzo txikietako arimak» direla esan zuen. Gipuzkoan guztira 26 Eskola Txiki daude eta urtero ospatzen dute jaia. «Indarrak batu eta guztiek batera ondo pasatzeko hitzordua da datorren igandeko jaia, baina helburu bakarra dute han elkartuko direnek: Eskola Txikien handitasuna indartzea», zion Elortzak.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.