Edukira joan

Goierriko Hitza

Zerain
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-10-03;POLITIKA. Legez kanporatzeak salatzeko, itxialdiak

Legez kanporatzeak salatzeko, itxialdiak

Goierri EAE-ANV eta EHAK alderdien, eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen ilegalizazioak salatuko dituzte.

i.gurrutxaga

Goierriko hainbat herritan itxialdiak eta mobilizazioak egingo ditu gaur eta bihar ezker abertzaleak. Ekimen horiek «Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoerari stop» esateko antolatu dituzte, eta EAE-ANV eta EHAK alderdien, eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen legez kanporatzea salatzeko. Ilegalizazio horiek ez direla «salbuespen egoeraren zantzu bakarra», nabarmendu du ezker abertzaleak. Joan den astean Frantziako Gobernuak egindako «urratsa» ekarri dute gogora. «Ipar Euskal Herriko Batasuneko zuzendaritzako kideak atxilotu dituzte, alderdia debekatzeko aurrekariak agerian utziz».

PSOE ezker abertzalearen udalak desegiteko ahaleginean ari dela zehaztu dute, eta «egoera oso larria» dela. «Europan inon ez da horrelakorik gertatzen. Frankismoaren alde gordinean gaude». Dagoen egoerarekin kezkatua dago ezker abertzalea, baina are eta kezkatuago Euskal Herriko alderdiek daukaten «isiltasun eta konplizitatearekin».

Itxialdiak eta mobilizazioak

Goierrin, Legorretan eta Seguran egingo dituzte itxialdiak udaletxean. Bi herriotan gaur arratsaldean sartuko dira ezker abertzaleko kideak udaletxera, eta eguerdira arte bertan egongo dira, itxita. Ondoren, bihar Bilbon egingo den manifestaziora joango dira. Urretxun bilkura egingo dute gaur, udaletxean, 19:00etatik 21:00etara.

Ataunen auto-karabana egingo dute gaur San Martingo plazatik abiatuta (atzo Idiazabalen egin zuten), Zumarragan kontzentrazioa egingo dute bihar 12:00etan, eta Zaldibian manifestazioa egingo dute bihar, iluntze partean.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.